Pertsonen garapen integralari laguntza ematen dion zentro pedagogikoa gara, gaitzen edo ikasketa zailtasunen tratamenduan oinarritzen dena, baita baliabideen irakaskuntzan ere, irakurmena, idazmena eta kalkuluaren alderdi batzuk hobetu ahal izateko eta komunikazio gaitasunak garatzeko.
Kolokia, ikasketa eta arreta zailtasunak edota hizkuntza edo mintzamen arazoak dituzten ume, gazte eta helduentzako orientazio eta laguntza zerbitzuak eskaintzeko helburu nagusiarekin sortu da, horrela, pertsona horien eta euren familien bizi kalitatea hobetzeko. Arazorik ez duen ikasleriari ere bideratuta dago, hain zuzen ere, bere autonomiari laguntzeko gaitasunak hobetu nahi dituenari. Zerbitzu hauek guztiak, pertsona bakoitzaren beharretara egokituta daude.
Taldea esperientziadun profesionalek osatzen dute, heziketa iraunkorra dute, zerbitzurik onena eskaini ahal izateko, eta heziketa zentroen irakasleekin eta familiekin elkarlanean aritzen da, beharrezko informazio guztia eskuratzeko eta parte hartze zuzena lortzeko.