METODOLOGIA

 

 

Erabiltzen dugun metodologiaren ezaugarri nagusia da ikasleari ematen diogun banan-banako tratua. Talde txikiak ere egiten ditugu, gehienez hiru ikaslez osatuak, kasu bakoitzaren premien arabera. Garapenaren arlo guztiak era orokorrean lantzen ditugu, baina arreta gehiago eskaintzen diegu gure ikasleek zailtasun handienak dituzten alderdiei.

 

Lehendabizi, elkarrizketa bat egiten da guraso/tutore edo ikaslearekin (adinaren arabera), behar den informazioa jasotzeko eta tutore eta irakasleekin elkarlanean aritzeko; horretarako jarraipena egiten dugu barnean nahiz kanpoan.

 

Ondoren, egitarau pertsonalizatu bat egiten da, errehabilitazioa behar duten arloak lantzen hasteko.

 

Azkenik, egitarau hori gauzatzen da, tratamenduaren emaitza ona lortzeko, etengabeko jarraipena eginez eta familiekin eta eskola arloarekin komunikazioa mantenduz, parte hartzea kalitate onekoa izan dadin.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

^
Versión para imprimir | Mapa del sitio
centrokolokia@gmail.com - Tel. 946 40 90 52 - 687 006 068 - c/ Probaleku 4, bajo, 48260 Ermua (Bizkaia) Todos los derechos reservados / Política de Privacidad / Copyright © 2016